Aloña mendikatea

Natura, mendia, zuhaitzak, gurutzea, aterpea, artzaiak, Belar, Duru, Gorgomendi, Arantzazu... ______________________________________________________

2024(e)ko otsailaren 10(a), larunbata


2024ko Zuhaitz Eguna

2024ko zuhaitz eguna martxoaren 10ean egin zen, zorte handiarekin eguraldiaren aldetik, goizeko bederatzietatik 12:30ak bitartean ateri egon zelako. Hamaiketatik hamabietara eguzkia atera zen gainera.

Aloña mendiaren magalean dagoen Unaimendin (Duru) goizeko 10:00etan elkartu ginen, pista barrenean, lanerako prest. Hasi baino lehen, Aimar Uribesalgok azaldu zuen azken 23 urteetan egin diren era honetako landaketak amaierara ailegatu direla, leku faltagatik bereziki, larreak mantentze alde. Ondoren eskerrak eman zien hainbeste urtetan Aloñako Lagunak taldeko boluntarioei, eta baita Kirol Elkarteari 2024ko ospakizunen hasiera zuhaitz landaketa batekin eman diolako. Bestalde, Imanol Biainek egin beharreko lanei buruzko xehetasun guztiak eman zituen. Eta aukeratu duen landare berrien gunea baso-lizar mardul eta zahar baten ondoan egotea etorkizunari keinu bat egitea dela esan zuen, naturaren soka eten ez dadin.

Aloña Mendi Kirol Elkarteak 75. urteurrena ospatzen du 2024an, eta hamalau sailetako ordezkariek  zuhaitz bana landatu zuten. Ondoren tontorreko gurutze aurrean Elkarteko kideak gehi Natur Eskolakoak argazkia atera zuten, urteurrenaren ikurrarekin. 

Hamalau baso-lizar landatu ziren, bakarkako itxiturarekin, tontorrera doan pistaren azpiko lautadatxo baten borobil bat osatuz. Urteurrenaren oroigarriak ere jarri ziren itzitura pare batean.

Antolakuntzan, Oñatiko Natur Eskolako Aimar Uribesalgo, Nahia Barrena zein Martxel Aiastui, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Imanol Biain basozainaren laguntza izan genuen. 

Amaieran, Duruko Bittor Altuberen "Gure kabia" txabolan, salda beroa, txistorra eta gazta jateko aukera izan zen, giro onean eta kontu kontari, amaitzeko taldeko azken argazki bat atera zela.

Izena emateko, bi aukera egon ziren: 

A) Fernando Maiztegiri esanda, Patrue Kaleko bere tailerrean, edo 

B) Posta bat bidalita blogaren helbidera: aloinalagunak@gmail.com 

Parte-hartzaileen zerrenda:

1- Imanol Biain 

2- Fernando Maiztegi 

3- Aimar Uribesalgo

4- Nahia Barrena

5- Martxel Aiastui

6- Antonio Alonso

7- Iñazio Irizar


8- Bittor Altube

9- Rafa Altuna

10- Anton Inza, Aloña Mendi Kirol Elkartea

11- Aintzane Agirre, Aloña Mendi K.E.

12- Aratz Losada, Aloña Mendi K.E.

13- Jose Ruiz

14- Arantza Barrena

15- Juan Agirre

16- Joxe Mari Narraspe

17- Antonio Merino

18- Mikel Altube

19- Ana Altube

20- Santi Ugarte, Aloña Mendi K.E.

21- Ander Biain, Aloña Mendi K.E.

22- Iban Campo, Aloña Mendi K.E.

23- Patxi Madina, Aloña Mendi K.E.

24- Kevin Martin, Aloña Mendi K.E.

25- Xabier Natividad, Aloña Mendi K.E.

26- Aitor Atorrasagasti, Aloña Mendi K.E.

27- Idoia Rodriguez, Aloña Mendi K.E.

28- Ane Atorrasagasti, Aloña Mendi K.E.

29- Itziar Usandizaga, Aloña Mendi K.E.

30- Iñazio Buquete, Aloña Mendi K.E.

31- Ane Buquete, Aloña Mendi K.E.

32- Iban Lizarralde, Aloña Mendi K.E.

33- Aloña Azkue, Aloña Mendi K.E.

34- Arete Azkue, Aloña Mendi K.E.

35- Mikel Otero, Aloña Mendi K.E.

36- Juan Luis Guridi, Aloña Mendi K.E.

37- Izaro Egaña, Aloña Mendi K.E.

38- Irati Egaña, Aloña Mendi K.E.

39- Einar Lizarralde, Aloña Mendi K.E.

40- Eneko Lizarralde, Aloña Mendi K.E.

41- Asier Egaña, Aloña Mendi K.E.

42- Jose Miguel García, Aloña Mendi K.E.

43- Ramon Oregi, Aloña Mendi K.E. 

44- Josu Alberdi, Aloña Mendi K.E.