Natura, mendia, zuhaitzak, gurutzea, aterpea, artzaiak, Belar, Duru, Gorgomendi, Arantzazu... ______________________________________________________

2013(e)ko otsaila 17, igandea

2013ko ZUHAITZ EGUNA



2013ko zuhaitz eguna martxoaren 17rako aurreikusita zegoen, baina atzeratu egin zen elur asko zegoelako. Data berria apirilaren 14a izan zen, domeka. Izan ere, 2012ko urrian hasi eta apirileko aurreko domeka arte, zazpi hilabetetan jarraian egin du elurra mendian.

Bien bitartean, landareak Natur Eskolan gorde ziren, lurrean sartuta, egoki. Mendian zuhaitzak sartzeko apirila ere garai egokia da, goian beranduago loratzen direlako landareak.

Eguraldi bikainaren laguntzaz, egitasmoak lehenetan jarraitu zuen, eta Durun elkartu ginen, goizeko 9:30etan, giro onean eta lanerako prest.

Antolakuntza, Imanol Artola eta Jon Ugarte basozainen zein Natur Eskolako Imanol Biain, Idoia Bollar eta Jon Betanzosen laguntzari esker egin zen. Guztira 52 zuhaitz landatu genituen, lizarrak, pagoak eta zumarrak, bertaratutako boluntarioei esker.

Aurreko urteetan sartutako lau guneetan hutsuneak bete ziren, hezitura berririk egin gabe: Aloñako pista barreneko eskumako eta ezkerreko itxituretan, Duruko pista gaineko itxituran, eta Ezkiztan. Landatzeaz gain, aurreko urteetan sartutako zuhaitzei inguruak aitzurrekin zupizahartu zitzaien, belarrak kenduz eta lurra apur bat jorratuz, sustarrak hobeto oxigenatzeko.

Ondoren, Duruko gunean Bittor Altubek duen "Gure kabia" txabolaren sutondoan eta atarian, salda beroa eta gura adina txistorra jateko aukera izan zen.

Izena emateko, bi aukera hauek egon ziren:
A) Fernando Maiztegiri esanda, Patrue Kaleko bere tailerrean, edo
B) Posta bat bidalita blogaren helbidera: aloinalagunak@gmail.com
Parte-hartzaileen zerrenda:
1- Imanol Biain
2- Pili Aranguren
3- Iñazio Irizar
4- Fernando Maiztegi
5- Bittor Altube
6- Imanol Artola
7- Jon Ugarte
8- Anton Inza
9- Juan Karlos Igartua
10- Ismael Etxeberria
11- Jabi Agirre
12- Iosu Lizarralde
13- Manoli Rivero
14- Jabier Atxa
15- Antonio Alonso
16- Koro Elorza
17- Juanje Anduaga
18- Ekaitz Legorburu
19- Fernando Talla
20- Antonio Merino
21- Migel Anjel Zarketa
22- Marije Zubizarreta
23- Iker Arregi
24- Migel Anjel Irizar
.