Natura, mendia, zuhaitzak, gurutzea, aterpea, artzaiak, Belar, Duru, Gorgomendi, Arantzazu... ______________________________________________________

2017(e)ko otsaila 6, astelehena

2017ko ZUHAITZ EGUNA

2017ko zuhaitz eguna Martxoaren 12rako antolatu zen, eta bat egin genuen Haurren zuhaitz egunekoak eta Aloña Lagunak taldekook, eguraldi euritsuan.

Landaketa berezia izan zen: 26 espezie Ulmus minor (Zumar hostotxikia - Olmo común) eta beste 50 Ulmus laevis (Zumar dilindaria - Olmo blanco). Foruen enparantzan bildu ginen goizeko 10:00etan, eta Logroñotik etorri ziren Zenynthia elkarteko kideak azalpenak eman zizkiguten, zumarrei esker bizi den tximeleta espeziearen inguruan. Ondoren erabaki genuen denok Iturrigorri aldera joatea, eta beste egun baterako uztea Duruko irteera.

Antolakuntza, Natur Eskolako Imanol Biain eta Aimar Uribesalgoren eta Imanol Artola basozainaren laguntzari esker egin zen.

Martxoaren 12koan hiru itxitura egin genituen, euripean, eta 50 zuhaitz inguru landatu. Baina hurrengo baterako geratu ginen itxiturok hobeto amaitzeko. Ondoren, Arantzazuko Sindika ostatura joan ginen salda beroa hartzera, kontu kontari.

Martxoaren 17an berriz, bederatzi lagun elkartu ginen itxiturak gogortzeko. Era berean, tximeletei eta zumarrei buruzko panel bat ipini genuen Iturrigorriko sarreran.

Azkenik, martxoaren 29an hiru adiskide elkartu ginen Durun, Urtiagainen gorde genituen azken hogei zumarrak lehendik zegoen itxituran sartzeko.

Izena emateko, bi aukera egon ziren:
A) Fernando Maiztegiri esanda, Patrue Kaleko bere tailerrean, edo
B) Posta bat bidalita blogaren helbidera: aloinalagunak@gmail.com

Parte-hartzaileen zerrenda:
1- Jabier Atxa
2- Manoli Rivero
3- Antonio Alonso
4- Pili Aranguren
5- Iñazio Irizar
6- Imanol Artola
7- Imanol Biain
8- Idoia Bollar
9- Aimar Uribesalgo
10- Fernando Maiztegi
11- Itziar Igartua
12- Pepin Carmona
13- Arantza Barrena
14- Juan Agirre
15- Txaro Anduaga
16- Miel Anjel Irizar
17- Jabi Agirre
18- Koro Elorza
19- Juanje Anduaga
20- Jose Ruiz
21- Ramon Oregi
22- Belén Goñi
23- Izar Unzurrunzaga
24- Oskar Unzurrunzaga