Natura, mendia, zuhaitzak, gurutzea, aterpea, artzaiak, Belar, Duru, Gorgomendi, Arantzazu... ______________________________________________________

2018(e)ko otsailaren 3(a), larunbata

2018ko Zuhaitz eguna

2018ko zuhaitz eguna Martxoaren 11n egin dugu, eguraldi haizetsuarekin. Unaimendin (Durun) goizeko 9:30etan elkartu gara, lanerako prest. Bi motatako eginbeharrak izan ditugu:

- Aurreko urteetako hiru itxitura konpondu, bertako zuhaitzen enbor apurtuak moztuz, eta

- Lehortuta edo elurrak apurtuta hondatu diren zuhaitzen ordezkaketa. Guztira hogeita hamar zuhaitz izan dira, erdiak inguru haritzak eta beste erdiak lizarrak.

Antolakuntza, Natur Eskolako Imanol Biain eta Aimar Uribesalgoren eta Imanol Artola basozainaren laguntzari esker egin da.

Salda eta txorizoa berriz, aurtengoan Arantzazuko Milikuanean hartu dugu, giro onean.

Izena emateko, bi aukera egon ziren:
A) Fernando Maiztegiri esanda, Patrue Kaleko bere tailerrean, edo
B) Posta bat bidalita blogaren helbidera: aloinalagunak@gmail.com

Parte-hartzaileen zerrenda:
1- Imanol Biain
2- Jon Ugarte
3- Iñazio Irizar
4- Imanol Artola
5- Fernando Maiztegi
6- Jabier Agirre
7- Rafa Altuna
8- Koro Elorza
9- Juanje Anduaga
10- Migel Anjel Irizar
11- Anton Inza
12- Jose Ruiz
13- Itziar Igartua
14- Pepin Carmona
15- Arantza Barrena
16- Mari Jose Ibarrondo